XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elizaco saindu eta yakintsun handienen arabera, herrietaco aphezec arimeri buruz egiten duten arduraco lanaz canpo, deusec ez diote diosesa bati, giristino escualde bati hainbertze on ekhartzen nola misionec; erran daiteke misionec osatzen eta fincatzen dutela herrietaco aphezen lana, bai macurrac chuchentzeco, bai egiazco debozionearen arimetan phizteco eta begiratzeco, bai salbamenduzco obra guzien hedatzeco eta fincatzeco, gehiago dena, hainitz arima ez da salbatzen misioneri esker baizic.

Nola Aita Garicoampiuml;tzen lagun gehienec ez baitzakiten escuara, escual herrian ez dire izan hainitz ezagutuac.

Bainan diosesaco biarno aldean, bethi bizi bizia dago Aita Chirou, Larrouy, Perguilhem, Carrerot, Casau, Vignau, Vignolle, Higúere eta bertze ascoren orrhoitzapena eta yendec badakite erraiten zenbat lehiarekin seculan akitzen ez balire bezala, bazabiltzan herriz herri predicatzen, cofesatzen, hitz batez arimen zeruco bidean ezartzen edo aintzinarazten.

Heyeri eta hec bezalaco bertze zenbeiti esker da Bayonaco diosesa menturaz Franziaco chocoric giristinoena, fedea eta erlisioneco urhatsac hobekienic atchikiac diren toki dohatsua.

Aita Garicoitz ez zaitaken hola herriz herri ibil bere misionestekin.

Bataila batean ere, aintzindari lehena soldadoetaric hurbil egoiten da, bainan berech, ahalaz batailaren goiti beheiti guzien ikhusteco tokian, soldadoeri araberaco manuen emaitea-gatic.

Hola zagon Aita Garicoitz.

Lehenic bere misionesteri erraiten zioten zer egin behar zuketen arimen salbatzeco, gero ahalaz yakintsun egiten zen misionetaco harat hunatez, bozcariatzen zelaric gauzac ongi zohazinean, berri tcharrec bihotza erdiratzen ziotelaric.

Ebanyelioan iracurtzen dagu hola hola zuela egiten Yesus Yaunac, predicatzera birazca igortzen zituen hiruretan hogoi-ta hamabi dizipuluekin.